top of page
Hojas

ISTRUMENTU AUKERA ZABALA

Zein instrumentu ikasi nahi duzu? Gure instrumentuko klaseak,ikaslearen arabera pertsonalizatuak dira.

Bakarka edo taldean ikasi ditzakezu eta adin guztietako ikasleentzat pentsatuta daude.

Girl with Guitar

BIGARREN ESKUKO ISTRUMENTUAK

ZURE IRAGARKIA HEMEN ESKEGI DEZAKEZU ISTRUMENTUEK BIGARREN AUKERA BAT IZAN DEZATEN.

Badakizu istrumentu bat jotzen baina laguntza profesionala nahi duzu? Taldeetan jotzen duen jendea trebatzen dugu  eta kontserbatorioko sarrera froga prestatu nahi duenari lagundu.

 

 

Girl with Guitar

POSIBLE DA MOMENTU HONTAN INSTRUMENTU GUZTI HAUEK EZ ESKAINTZEA...

INFORMA ZAITEZ:  943086869

HAIZEZKO    INSTRUMENTUAK

Zeharkako Txirula eta Flautina

Orkestra sinfonikoetan agertzen den ohiko musika tresnetako bat da. Soinu gozoetatik agudoetara, aukera asko ematen dituen instrumentua.

Musika eskolako Haizezko istrumentuen talde edo orkestran parte hartu dezakezu.

Tronpeta eta Tronboia

Haizezko instrumentuak gustoko badituzu eta musika tresna indartsu bat bilatzen baduzu: hau da zure aukera.

"Ska" musika edo "klasikoa" erakusten ditugu.

 

Saxofoia

Musika tresna indartxuenetarikoa. Edozein formatutan tokia duena.

Klasikoa edo modernoa izan berdin da: bere soinuak txundituta uzten baigaitu beti.

Klarinetea

Soinu apala eta grabea duen instrumentu honek zurezko tronpeta txiki baten soinua du. Egokia 7 urterekin ikasten hasteko. Musika klasikotik kanpo: jazz musikan ere asko erabiltzen da.

HARIZKO INSTRUMENTUAK

Bibolina

Orkestrako instrumenturik ezagunena. Lau sokako kaxa txiki honek

soinu gozoa du eta bakarka edo taldean ezinbesteko instrumentua da.

Celloa

Sokazko instrumentua. Bibolinaren anai handiak soinu grabe eta lodia du. Orkestrako instrumentuen familian ezinbestekoa. Baina bakarka ere edozein txunditzen du.

Gitarra elektriko, akustikoa eta ukelelea

Nahi duzun musika estiloa lantzeko: Pop,Rock, akustikoa,

Euskal kantak, abestea eta jotzea gustoko baduzu edo eta instrumentu melodiko edo ritmiko bezala erabili nahiko bazenu gitarra... orain duzu aukera.

 

Baxu elektrikoa

Musika taldeetan ezinbesteko instrumentua bihurtu da.

gitarra elektrikoarekin batera rocka, bluesa , jazza, eta joera berrietako musikak lantzeko istrumentu erritmikoa.

BESTELAKOAK

Soinua

Trikitia bezala errepertorio zabala eskaintzen duen haizezko instrumentua. Pianoarekin batera musika tresnarik borobilena istrumentu polifonikoetan. Edozein talde formatutan tokia duena.

Pianoa eta Teklatua

Musika klasikotik hasi eta estilo guztiak landu ditzakezu instrumentu honekin. Abestea gustoko baduzu,instrumentu egokia da horretarako ere.

Bateria eta Perkusioa

Erritmoa baldin bada gustatzen zaizuna: hau da zure aukera.

Bateriaz gain perkusio instrumentu desberdinak ere ikasi ahalko dituzu. 

Trikitia eta Panderoa

Euskal Herriko musika tradizionala eta folklorikoa gustoko baduzu:

hau da zure instrumentua. Fandango, arin arin eta kalejirez gain errpertorioa zabala da. Behin errepertorio bat ikasi ondoren trikiti taldean parte hartu dezakezu edo eta triki rock talde batean erromerietako abestiak landu.

Kantua

Abestea gustoko baduzu.... afinazioa eta behar bezala abesteko teknikak ikasiko dituzu.

EUSKADI ENPARANTZA, 1 - 20210 - LAZKAO (GIPUZKOA)

943086869

Girl with Guitar

Herriak Herriarentzako

MUSIKA ESKOLA

bottom of page