

COVID 19
neurriak
protokoloa
LAZKAO TXIKI MUSIKA ESKOLAKO IKASLEENTZAT PROTOKOLO ETA PREBENTZIO ETA/EDO BABES NEURRIAK NORMALTASUN BERRIAN.
IKASLEEK BETE BEHARREKOAK
Ikasturte hasiera honetan ezinbestekoa izango da musika eskolan segurtasuna bermatzeko zenbait neurri errespetatzea.
-
Ikasleek etxetik etorri beharko dute tenperatura hartuta, ez zaie klaseen aurretik hartuko orain arte bezala.
-
Pasa den kurtsoan, ikasleen bila irakaslea jaisten zen baina aurtengoan, ikaslea bera igoko da bere klasera ordua denean.
-
Ikasleak atarian egongo dira zain talde osoa osatu arte eta gero denak batera igoko dira musika eskolako gelara isiltasun osoz.
Denon artean neurri hauek jarraituz , ingurune ahalik eta seguruena sortzea da asmoa.
Gogoraraztekoa da, beharrezkoa dela COVID-19ren bilakaeraren inguruan informatuta izatea iturri ofizial eguneratuen bidez, bai sintomatologiari dagokionez, bai transmisioa prebenitzeko moduari dagokionez.
Informazio hori etengabe eguneratuta dago Osasun Sailaren webgunean:
http://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria (euskaraz)
http://www.euskadi.eus/nuevo-coronavirus-covid-19/ (gaztelaniaz)
LAZKAO TXIKI MUSIKA ESKOLAN espazioa higienizatzeko neurri bereziak hartu dira desinfektatzeko produktuekin. Gainera, garbiketa hori modu erregularrean egingo da ikastetxean oro har eta bereziki erabiltzen diren geletan behar den guztietan. Erabiltzaile guztien segurtasuna eta osasuna da gure lehentasuna.