URTE

PHOTO-2022-04-22-19-26-49.jpg

25 URTE

TXUPIANAZOA

LAZKAOKO FESTETAKO TXUPINAZOA MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLEEK BOTA ZUTEN ETA BERTSO MUSIKATUAK ABESTU ZITUZTEN FESTEI HASIERA EMATEKO

BERTSOAK

ARRATSALDEON DENOI 

TA ESKERRIKASKO

GU PRESTATUTA GAUDE

JADA FESTARAKO

HIRU URTE TA GERO

TXUPINAZORAKO

ENTRENATUTA GATOZ

UNE HONTARAKO

DANTZA, KULTURA, KIROL

TA MUSIKARAKO

1
 

3
 

DO-TIK DATOR DOINUA

TA DOINUTIK DENA

DODOTIS-ETIK GATOZ 

NAHIKO NABARMEN DA

DOTRIÑA DOPAMINA

DORITOS DOZENA

LEHEN NOTA DA ETA

PUXIKA LEHENA

BALKOITIK JAUZI EGIN

TA DANTZAN AURRENA

MI-TIK DATORREN MIÑA

AIPATU DEZAGUN

EZ LAZKAON FESTETAN

TA EZ BESTE INUN

SEXU ERASO DENAK

DEITORA DITZAGUN

ARRAZA TA GENERO

EZBERDINAK LAGUN

EA NORMALA DENA

NORMALDU AL DEGUN

5
 

SOL ZER DAN ESATEA

ZAILA DAGO HEMEN

SAN PRUDENTZIOREKIN

EURIA NABARMEN

ALKATE JAUNA ENTZUN

GURE HITZA HEMEN

GAUDE CHICLANAREKIN

SENDITU BEHARREN

HANGO EGUZKI PIXKAT

PARTEKATZEARREN

7
 

SI NOTAK ZAZPIGARREN

LEKUTIK DIARDU

PUXIKA DENAK DANTZAN 

JARRIAK DITUGU

ESKERRAK EMATEA

IZANIK ONDRADU

ONDO PASATU FESTAK

GOZATU TA ZAINDU

LAZKAOTXIKITARROK

MAITE ZAITUZTEGU

9
 

2

ZAZPI NOTA DITUGU

DO-TIK SI-RAKOAK

PENTAGRAMAN DOAZEN

HANKA TA KAKOAK

TXUKUN IRAKURRITA

JO BEHARREKOAK

GAUR GURETZAT PUXIKA BIHURTUTAKOAK

BALKOITIK BOTA ETA

DANTZAN JARTZEKOAK

4
 

RE DA BIGARREN NOTA

BIGARREN PUXIKA

BALKOITIK BEHERA DOA

HERRIRA IRRIIKA

HIZKUNTZA MAITE BADA

NON DA HIKA-MIKA

EGUNERO EUSKARAZ

EZ SOILIK KORRIKA

FESTAK ERE EUSKARAZ

ZUKA ETA HIKA

PENTAGRAMAN GORANTZA

FA DATOR URRENA

FAMILIA HITZAREN

HIZKITAN AURRENA

ZUTABE ESAN NAHI DU

BAI BAINA ZERENA

KUADRILA AUZO HERRI

BAKOITZAN BARRENA

JATORTASUNAREKIN

ELKARTUARENA

6
 

LA RALARALARALA

LARALARALARA

NOTA HAU IKASTEA 

ERREZA DA ARA!

TA GU IRAKASKUNTZAN

HORREN FINAK GARA

TIC-TOC EN TRENDING TOPIC

IZAN NAHI BAZARA

ZATOZ ASTELEHENEAN

MUSIKA ESKOLARA

8
 

HOGEITABOST URTEKO

ESKOLAN BIDEA

ZUEKIN PARTEKATU

DAN IBILBIDEA

TXUPINA BOTATZEA

AZE OHOREA

TA NOLA JARRAITZEA

DAN GURE IDEA

HOITABOST URTE BARRU

PREST IZANGO GEA

10
 

IMG_2638.JPG

HERRIAK HERRIARENTZAKO MUSIKA ESKOLA